Eduki publikatzailea
Atzealdea Mundualdia Usurbilen kartel-egitarauaren diseinu lehiaketa
2017·08·04
Usurbilgo Udalak Mundualdia Usurbilen kartela- egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa antolatu du. Lehiaketa oinarriak.
Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean.
Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke.
Lehiaketa irabazten duenak 200 euroko saria jasoko du.
Lana irailaren 22a baino lehenago erregistratu behar da Usurbilgo Udaleko erregistroan edo postaz bidali beharko dira. Hona hemen helbidea:
Usurbilgo Udala
Jose Martin Sagardia Plaza z.g.
20170 Usurbil
Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalera erregistroa@usurbil.eus helbidera.
Egitarauaren diseinua egiterakoan, egitarauaren testua txertatzeko aukera eman behar duela aurreikusi behar da. (Behin betiko testua txertatu beharko du)
Horretaz gain, Usurbilgo Udaleko logoa ere eduki beharko du.
Mundualdia Usurbilen kartel-egitaraua euskaraz eta gazteleraz egingo da; euskarak lehentasuna izango du. Beste hizkuntzak bertan agertzea ere baloratuko da.
Lanaren neurria librea izango da.
Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive batean, aurkeztu beharko da eta PDF formatuan egongo da.