Eduki publikatzailea
Atzealdea Munalurratik Aranerrekara joateko bidea zabaldu du udal-brigadak, Ugartondoko obrak direla eta
2020·05·04
Ugartondoko obrak direla eta, kamioi ugari ari dira joan-etorrian. Hala, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera, Munalurratik Aranerrekara joateko bidea zabaldu du udal-brigadak: gaurtik aurrera, hortik joan beharko dute oinezkoek. Izan ere, Ugartondoren azpiko urbanizazio lanak egingo dituzte hurrengo asteetan. Puntapaxko zubitik haur eskolarako aldapako obrak egiten ari den Sasoi Eraikuntzak enpresak egingo ditu Ugartondoren azpiko aldearen urbanizazio lanak.
Behean, bidearen argazkiak: