Eduki publikatzailea

Atzealdea Munalurrako ikasgela erabilgarri gaur arratsaldetik aurrera, giltza bidez

Udalak kalteak konpondu eta lokala margotu ostean, erabilgarri dago berriz ere Munalurrako ikasgela: erabiltzaileek giltza eskatu beharko dute, eskaera orri bat beteta, Sutegi liburutegian.

2025·10·20


Munalurrako ikasgela erabilgarri izango da berriz ere, gaur arratsaldetik aurrera, izandako kalteak tarteko astebete inguru itxita egon ostean: bitarte horretan kalteak konpondu eta lokala margotu du udalak. Horrekin batera, erabilera arautegi bat osatu da, eta lokala erabiltzeko giltza eskatzea beharrezkoa izango dela erabaki, ikasgela baldintza onetan mantenduko dela bermatze aldera. Sutegi liburutegian eskatu behar da giltza (bere ordutegitik kanpo, Udaltzaingoan), eskaera orri bat beteta. Orain arteko ordutegi bera izango du ikasgelak: astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara.

Giltza eskatzeko eskaera orria betetzearekin batera, ikasgela modu egokian erabiltzeko konpromisoa sinatu beharko dute erabiltzaileek eta udalak osatu berri duen araudia jasoko dute. Erabiltzaile bakoitzak bere giltzak izango du, eta ezingo zaio beste pertsona bati utzi ez kopiarik egin, ez eskualdatu, eta lokala soilik ikasteko erabiliko da. Arau hausterik balego, ikasgelatik aldi baterako edo behin betiko kanporatzea ekar dezake, hutsegitearen larritasunaren arabera, araudian jaso dutenez.

Eskaera orriak (ohikoa eta adinez txikiko erabiltzaileena) udalaren webgunean daude eskura, araudiarekin batera.

Sutegi liburutegiaren ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30
Larunbatetan: 10:00-13:00

Udaltzaingoaren ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 07:30-21:00

Larunbatetan: 09:00-21:00

Igandetan eta jaiegunetan: itxita.