Eduki publikatzailea

Minbiziak haur eta nerabeengan duen inpaktu emozional, psikologiko eta fisikoa arintzeko zein haien familiei laguntza errazteko eskatu die udalbatzak, aho batez, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari

PSE-EEk proposatutako mozioa onartu dute otsaileko osoko bilkuran, haur minbiziaren nazioarteko egunaren harira.

2021·02·26


Minbiziak haur eta nerabeengan duen inpaktu emozional, psikologiko eta fisikoa arintzeko zein haiei familiei laguntza errazteko eskatu die udalbatzak, aho batez, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, PSE-EEko zinegotziak proposatutako mozioa onartuta. Hauexek dira udalbatzak egin dituen eskaerak:

  1. Munduko Egun honen helburua, hain zuzen ere, kontzientziatzea denez, Eusko Jaurlaritzari eta Espainaren gobernuari tresna gehiago eta hobeak (laguntza psikologikoa) eskatzen dizkiegu kaltetutako haur eta nerabetarako, minbiziaren inpaktu emozional, sikologiko eta fisikoa arintzeko eta pazienteei nahiz haien senideei prozesuaren une guztietan laguntza errazteko, diagnostikotik hasiz eta zainketa aringarri unibertsal eta integraletaraino, bai ospitaleetan, bai etxeetan.

  1. Udalak konpromisoa hartzen du Osasun Publikoko eragileekin lankidetzan aritzeko bizimodu osasungarria sustatzen duten prebentzio-estrategietan, eta estrategia horiek tokiko politika instituzionalean sustatzeko.

  1. Udala prest dago sentsibilizazio-laguntza-programak garatzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak eta minbizia duten gaixo eta senideekin lan egiten duten erakunde eta elkarteek egiten dituztenak.

Mozioa, osorik.