Albisteak
Atzealdea

Matia ile-apaindegi kudeatzaile bila ari da zaintzadun etxebizitzen auzunerako

Kalezarko zaintzadun auzunean egongo den ile-apaindegia kudeatzeko hautaketa prozesua hasi du Matiak: interesa dutenek martxoaren 24ra arteko epea dute euren proposamenak aurkezteko.

2023·03·14


Matia Fundazioa zaintzadun etxebizitzen auzunean jarriko duten ile-apaindegia kudeatzeko jende bila ari da. Aurreikuspenen arabera, 2023ko udaberri-uda inguruan jarriko da martxan Kalezarko auzunea, eta epe laburrean hautatu nahi dute ile-apaintzailea: interesdunek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik hasita (martxoak 14) martxoaren 24ra bitartean.

Ileapaindegia kudeatzeko interesa dutenek edo horri buruzko informazio gehiago nahi dutenek Matiarekin jarri behar dute harremanetan: arantza.machinena@matia.eus helbidera idatzita edo 696 259 565 telefonora deituta.

Matia Kalezarren eraikitzen ari den zaintzadun etxebizitzen auzunea auzoan erabat integratuta egongo da. Izan ere, zaintza eredu berriarekin batera, auzunearen diseinu arkitektonikoa ere berritzailea izango da, diseinu instituzional zurruna albo batera utzita; lorategia izango du eta herriari irekitako auzoa izango da. Ile-apaindegia ere herri guztiari irekita egongo da.