Eduki publikatzailea
Atzealdea Maiatzaren 27tik aurrera, behin-behineko zubiak lotuko ditu N634 errepidearen bi aldeak
2024·05·15
Behin-behineko zubia muntatzen ari da, egunotan, ETS Euskal Trenbide Sarea, tren geltoki berriaren obren harira. Izan ere, geltokia ez ezik, zubia ere berrituko du, eta horretarako ezinbestekoa du, lehenengo, behin-behineko zubia egitea. Hasiera batean, behin-behineko zubia pasabide zaharraren ondoan egiteko asmoa bazuen ere, metro batzuk mugitzea erabaki du: Txaramunto kaletik abiatuko den pasabidearekin lotuko ditu N634 errepidearen bi aldeak.
ETS-ren esanetan, hamar hilabetez egongo da martxan behin-behineko zubia. Tarte horretan, zubi zaharra eraitsi eta berria eraikiko du. Proiektuaren arabera, zubi berriak N634 errepidea ez ezik trenbidea ere gaindituko du, eta, beraz, gaur egungo puntu beltza desagerraraziko da horri esker.
Hainbat seinale jarriko dituzte herritarrei aldaketen berri emateko, baita langile bat ere, batik bat, hasierako egunetan.