Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibai Arrietak irabazi du Santixabeletako egitarau lehiaketa

Ekaina bukaeran, Santixabeletako egitaraua inprimatzearekin batera, erakutsiko da 2017ko Santixabeletako egitarau berria.

2017·05·24


Maiatzaren 22an amaitu zen Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lanak aurkezteko epea, eta bi proposamen aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Epaimahaia Santixabel Jai Batzordeko bi kidek, diseinu arloan ezagutza duten bi adituk eta kultura arloko zinegotziak osatu dute.

Bi proposamenak aztertu ondoren, “Ortzi” ezizena duena izan da garaile. Lan honen egilea Ibai Arrieta usurbildarra da. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Ibai Arrietak lehenengo aldiz irabazi du Santixabeletako egitarau lehiaketa.

Ekaina bukaeran, Santixabeletako egitaraua inprimatzearekin batera, erakutsiko da 2017ko Santixabeletako egitarau berria.