Eduki publikatzailea
Atzealdea LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren inguruko adierazpena onartu dute, aho batez
2025·06·27

Udalbatzak Berdindu zerbitzuaren adierazpena onartu du LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren inguruan, aho batez, ekaineko osoko bilkuran. “Aniztasunetik eskubide eta bizikidetzarekin dugun konpromisoa berresten dugu, kolektibo horren eskubide eta askatasunen aitortzan lortutako aurrerapenak ospatuz. Jardunaldi hau ez da ospakizuna bakarrik, egindako bidea eta oraindik benetako berdintasuna lortzeko egin behar den lana gogoraraztea ere bada”, ohartarazten da adierazpenaren hasieran.
Injustizien aurrean, ahotsa altxatu eta gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta aniztasuna errespetatzen duena eraikitzen laguntzearen garrantzia nabarmentzen du adierazpenak, baita ariketa hori kolektiboki egitearena ere: “Ekintza kolektiboaren bidez bakarrik egin ahal izango dugu aurrera aldaketa erreal, sakon eta iraunkor baterantz, norbanakoaren konpromisotik hasi eta politika publikoetaraino”.
Oroitzapenerako ez ezik, “ekintzarako premiazko deia” egiten da. “Giza eskubideekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta herritar guztiak ausardiaz jokatzera, gorroto diskurtsoen aurrean isilik ez egotera eta edozein indarkeria, diskriminazio edo eskubide-urraketa salatzera animatzen ditugu. Berdintasuna eta askatasuna ezin dira negoziatu”.
Era berean, LGTBIQ+ eskubideen aldeko borroka herritar guztien erantzukizuna dela nabarmendu dute. “Ezin dugu onartu gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea. Gaur, inoiz baino gehiago, gure aniztasunean bat egin behar dugu, elkarrekin eraikiz eta lan eginez, etorkizunean pertsona guztiok duintasunez, errespetuz eta askatasunez bizi gaitezen”.
Adierazpena, osorik: hemen.
