Eduki publikatzailea

Atzealdea Legealdia antolatzeko osoko bilkura egin dute

Udalak hiru batzorde informatzaile izango ditu 2023-2027 legealdian. Horrez gain, zinegotzi liberatuen ordainsariak eta talde politikoek jasoko dituztenak zehaztu dituzte, baita udalak parte hartzen duen bestelako erakundeetako ordezkariak izendatu ere, besteak beste. Erabaki guztiak aho batez hartu dituzte.

2023·06·28


2023-2027 legealdia antolatzeko osoko bilkura egin dute. Zenbait puntu dekretuen berri ematekoak izan dira, eta, bozkatu behar izan den kasuetan, aho batez hartu dituzte erabaki guztiak. Aurrez, ekainaren 17an kargua hartu ezin izan zuen EAJko zinegotzi Josune Urkola Larrartek karguaren zina egin zuen. Jarraian, ekainaren 27ko osoko bilkuran landutako gaiak:

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenaren berri ematea

Honakoak izango dira Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideak 2023-2027 legealdian:

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Ainhoa Arrozpide Landa

Iratxe Begiristain Otegi

Xabat Beloki Segurola

Joxe Mari Lizaso Azkonobieta

Guztiak ere udalean ordezkaritza duen EH Bildu talde politikoko kideak dira, indarreko arautegiak ematen dizkien eskuduntza eta prerrogatiba guztiekin.

Alkateordeen izendapen dekretuaren berri ematea

Alkateordetzen titularrak ondorego zinegotziak izendatu dira:

1. alkateordetza: Ainhoa Arrozpide Landa

2. alkateordetza: Iratxe Begiristain Otegi

TGBri alkatearen hainbat eskumen eskuordetze dekretuaren berri ematea

Alkateari dagozkion zenbait eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku utziko dira; Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak azaldu duenez, organo horrek aurreko legealdiak zituen eskumen berberak izango dira. Honakoak:

1 Obra handietarako baimenak, sailkaturiko jardueren baimenak eta lehen erabilpenekoak ematea.

2 Urbanizazio-proiektuen onarpena.

3 Udalbatza Plenoaren eskuduntzakoak ez diren hirigintza izaerako hitzarmenak onartzea eta jarraipena egitea.

4 Tokiko Gobernu Batzarrak esleitutako obra, zerbitzu eta, orokorrean, organo honek esleitutako hitzarmenen ziurtagiri eta kitapenak onartzea.

5 Gastuak baimendu eta erabili; beti ere, kopurua udal aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5a baino handiagoa eta %10 baino txikiagoa denean.

6 Edozein motatako kontratazio eta emakidak egin; beti ere, kopurua udal aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5a baino handiagoa eta %10 baino txikiagoa denean.

7 Ondasunak eta eskubideak erosi; beti ere, kopurua udal aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5a baino handiagoa eta %10 baino txikiagoa denean.

8 Udal ondasunak saldu; beti ere, kopurua udal aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5a baino handiagoa eta %10 baino txikiagoa denean.

9 Enplegu Eskaintza Publikoa onartzea.

Alkatearen eskumenen eskuordetze dekretuaren berri ematea

Ainhoa Arrozpide Landa zinegotziari esku geldituko da zigor-jardunbideari hasiera ematea eta udalaren eskumeneko edozein arlotan eta instrukzio organoa izendatzea, zigor-jardunbidea ebazteko organo eskuduna alkatea izango delarik.

Talde politikoen osaketa

Honakoak dira 2023-2027 legealdiko Usurbilgo Udaleko talde politikoak:

EH Bildu udal taldea

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Jon Mikel Azpiazu Zubeldia

Ainhoa Arrozpide Landa (bozeramailea)

Xabat Beloki Segurola

Iratxe Begiristain Otegi (bozeramaile ordezkoa)

Xabier Aranburu Leiva

Joxe Mari Lizaso Azkonobieta

Oskar Santamaria Pikabea

Maialen Iñarra Arregi

EAJ udal taldea

Xabier Otxoa Muñoz (bozeramailea)

Ivan Iriondo Axpe (bozeramaile ordezkoa)

Josune Urkola Larrarte

PSE-EE udal taldea

Petra Romero Pozo (bozeramailea)

Batzorde informatzaileen kopurua, izena eta osaketa

Solaberrietak gogoratu duenez, aurreko legealdian barne prozesu bat egin zuen udalak, udal-gobernuaren iniziatibaz, udal langileekin batera, Julen Mendozak gidatuta. Horren helburua udal egiturak aldatzea izan da, “departamenduzko egitura zurrunetik egitura malguagoetara” pasatzea, sailen arteko elkarlana eta koordinazioa erraztu, eguneroko funtzionamendua arindu eta lan-ildoak zeharlerrotasunez landu ahal izateko.

Prozesu horren ondorioz, beraz, 2023-2027 legealdian Usurbilgo Udalak honako batzorde informatzaileak izango ditu:

1 Lurraldea

2 Herritarrak

3 Antolaketa

Batzorde informatzaileak bost kidez osatuta egongo dira, eta talde politiko bakoitzak honako ordezkaritza izango du:

  • EH Bildu: hiru kide
  • EAJ-PNV: kide bat
  • PSE-EE: kide bat

Zinegotzi liberatuen dedikazioa eta ordainsaria

Aurreko legealdian bezala, EH Bilduri hiru dedikazio oso dagozkio, eta oposizioko alderdi nagusia den EAJri dedikazio erdia. Solaberrietak azaldu duenez, soldatei dagokienez, EH Bilduk badu soldaten taula bat, hautetsi eta ardura instituzionalak dituztenentzat erreferentzia gisa erabiltzeko: hori erabili zuten aurreko legealdian, eta horri eutsi diote legealdi berrian ere. Orain arteko soldata bera izaten jarraituko dute, bai EH Bilduko hiru zinegotzi liberatuek bai EAJko liberazio erdiak ere (hori ere taula beraren arabera ezarria). Honakoak izango dira dedikazioa izango duten zinegotziak eta haien ordainsariak:

Izen-abizenak

Dedikazioa

Alderdia

Urteko soldata gordina

Agurtzane Solaberrieta Mesa

%100

EH Bildu

49.004,48 euro/urtean

Ainhoa Arrozpide Landa

%100

EH Bildu

33.864,18 euro/urtean

Iratxe Begiristain Otegi

%100

EH Bildu

33.432 euro/urtean

Xabier Otxoa Muñoz

%50

EAJ

14.994 euro/urtean

 

Udal talde politikoen eta zinegotzien ordainsariak

Honakoak izango dira udal talde politikoen eta zinegotzien ordainsariak:

Talde politikoei emandakoak

Urtekoa

Kopuru finkoa

4.800 euro / urtean

Kopuru aldakorra, taldekideen araberakoa

1.320 euro / urtean

 

Taldea

Urtekoa

EH Bildu / 9 zinegotzi

16.680

EAJ / 3 zinegotzi

8.760

PSE / zinegotzi 1

6.120

 

Horrez gain, dedikaziorik ez duten zinegotzientzako ordainsariak ere ezarri dituzte. Haien kasuan, aldaketa txiki bat egon da. Batzorde informatzaileak luzeagoak izango direnez, eta prestatzeko lan gehiago eskatuko dienez, horietara bertaratzeagatik jaso beharrekoa 50 eurotik 100 eurora igo dute. Aldiz, osoko bilkurak eta Tokiko Gobernu Batzordeak berdin mantenduko direnez, horietara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsaria mantendu egin dute, 50 euroan.

Udal ordezkaritza beste organo eta erakundeetan

 

Entitatea

Titularrak

Ordezkoak

UEMA

Oxkar Santamaria Pikabea

Maialen Iñarra Arregi

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Jon Mikel Azpiazu Zubeldia

Xabat Beloki Segurola

Xabier Aranburu Leiva

Ainhoa Arrozpide Landa

Iratxe Begiristain Otegi

Eudel

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Ainhoa Arrozpide Landa

Euskal Fondoa

Joxe Mari Lizaso Azkonobieta

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Kontseilu Eskolarrak

Xabier Aranburu Leiva

Iratxe Begiristain Otegi

Behemendi

Joxe Mari Lizaso Azkonobieta

Oxkar Santamaria Pikabea

Añarbe Mankomunitatea

Ainhoa Arrozpide Landa

Agurtzane Solaberrieta Mesa

San Marko Mankomunitatea

Ainhoa Arrozpide Landa

Iratxe Begiristain Otegi

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Xabier Aranburu Leiva

Garbitania Zero Zabor SL

Ainhoa Arrozpide Landa

Iratxe Begiristain Otegi

Udalbiltza

Xabat Beloki Segurola

Jon Mikel Azpiazu Zubeldia

Elhuyar Fundazioa

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Maialen Iñarra Arregi

Beterri Buruntza

Iratxe Begiristain Otegi

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Ainhoa Arrozpide Landa

Joxe Mari Lizaso Azkonobieta

Hobeki

Ainhoa Arrozpide Landa

Iratxe Begiristain Otegi

 

Behin-behineko langilea

Behin-behineko langileen kopurua, ezaugarriak eta ordainsariak korporazio bakoitzeko osoko bilkurak zehaztu behar ditu agintaldiaren hasieran. Usurbilen kasuan, 5.000 eta 10.000 biztanle artean izanik, udalak gehienez behin-behineko langile bat kontratatu dezake. 2019Ko irailaz geroztik, komunikazio arduradun postua modu horretara betetzen da, egun osoko jardunaldian. Hauteskundeen ondoren, legealdi berrirako komunikazio beharrak bere horretan jarraitzen duenez, postu hori eta bere ezaugarriak bere horretan mantentzea proposatu du udal gobernuak, eta aho batez onartua izan da.