Eduki publikatzailea
Atzealdea Legealdi erdiko balantzearen aldizkaria banatu da, etxez etxe
2025·10·14

2023-2027 legealdiaren lehenengo zatia beteta, Legealdi Planaren orain arteko betetze-mailaren eta gauzatutako zenbait neurriren berri eman du udalak, aldizkaria etxez etxe banatuta.
Izatez, datuon berri eman zuen udal-gobernuak, uztailean, prentsaurreko baten bidez. Legealdi Planean jasotako 120 neurrietatik martxan jarri dituen proiektuak 74 dira, planaren %62, eta planean jaso ez zituen beste 34 neurri gauzatu dira. “Beraz, hitz gutxitan, esan dezakegu lehen bi urte hauek oso emankorrak izan direla”, nabarmendu zuen Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak. Gainerako neurriei dagokienez, beste 28 hurrengo bi urteetan gauzatzea aurreikusten du udal-gobernuak (%23), eta beste 18 ez dira egingo (%15), “ia seguru”.
Aldizkaria (PDF): hemen.
