Eduki publikatzailea
Atzealdea Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorria egiteko obrak esleitu ditu aldundiak
2021·05·21
Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorria egiteko obrak esleitu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bi modutan lotuko ditu bidegorriak Txikierdi eta Lasarte. Batetik, Oria ibaiaren ertzetik abiatuko da, eta aldapan gora, Urbil merkatalgunearen azpiko aldetik iritsiko da Lasarteraino. Bestetik, Oria ibaiaren ertzetik, Michelinen paretik sartuko da Lasarteren erdigune aldera.
Construcciones Otegui Gaztañaga SL -ri esleitu dizkio lanak, 386.785,27 euroan, eta 20 asteko epean egingo ditu, aurreikuspenen arabera. Gutxi barru hasiko dira lanean.