Eduki publikatzailea
Atzealdea Larunbateko ekitaldia, bertan behera
2021·12·14
Usurbilgo Udala larunbat honetan egitekoa zen Covid19-ak hildako herritarren omenezko ekitaldia, baina, azken orduko ezusteko bat tarteko, bertan behera utzi behar izan dute. Azaldu dutenez, data berria zehaztu orduko iragarriko dute.
Bizkarreko parkea Covid19-ak hildako usurbildarrak gogoratzeko leku iraunkor izan dadin nahi du udalak, eta, horretarako, eskultura bat jartzekoa da. “Ekitaldia eskultura horren inaugurazioarekin batera egin nahi dugu, baina ez da posible izango datorren larunbatean. Aurrerago jakinaraziko dugu data berria”.