Albisteak
Atzealdea

Kzgunea: irailerako hitzaldi sorta

Goizez dago irekita Usurbilgo Kzgunea, 09:00etatik 13:00etara: aurrez hartu behar da hitzordua, 943 023 684 telefonora deituta. Youtubeko KzguneaTIC euren kanaletik hitzaldi sorta bat ematen ari dira.

2020·09·15


Beste herri batzuetan ez bezala, irekita dago Usurbilgo Kzgunea, goizez, 09:00etatik 13:00etara. Tramiteak egiteko, nabigatzeko edo aurrez aurreko tutoretzetarako erabil daiteke, beti ere, aurrez hitzordua hartuta 943 023 684 telefonoan (goizez eta arratsaldez dei daiteke).

Horrekin batera, jakinarazi dute hitzaldi sorta bat antolatu dutela irailerako, Youtubeko KzguneaTIC kontutik emango dituztenak. Lehenengoa jada egina dute, eta beste hiruren berri eman dute. Gaur bertan emango dute horietako bat, 18:00etatik aurrera: “Ludifikazioa, dena da hobea jolasten”. Kartela, osorik: