Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaleko kultura sailak jai eta ekitaldiei buruzko bilera sorta egingo du datorren astean

Santixabeletako jai batzordearekin, auzoetakoekin eta kultur taldeekin bilduko da.

2020·05·08


Jaiei eta kultur ekitaldiei buruz hitz egiteko bilera sorta antolatu du udaleko kultura sailak datorren asterako. Jai batzordeekin eta dirulaguntzak eskatu zituzten kultur eragileekin bilduko da kultura saila: guztiekin harremanetan jarri da dagoeneko.

Egunero egingo dute bileraren bat, asteartean izan ezik. Astelehenean, hilaren 11n, Santixabelen jai batzordearen txanda izango da; asteazken eta ostegunean, kultur eragileena, eta, azkenik, ostiralean, auzoetako jai batzordeena. Guztiak aurrez aurre egingo dituzte, Potxoeneako goiko solairuan, 18:00etan. Talde bakoitzetik ordezkari bat joango da bilerara, jende gutxiago elkartze aldera.

  • Astelehena, 11: Santixabeletako jai batzordea.
  • Asteazkena, 13: kultur eragileak (I).
  • Osteguna, 14: kultur eragileak (II).
  • Ostirala, 15: auzoetako jai batzordeak.

Eusko Jaurlaritzak orain arte aurreratu duen bakarra izan da udalen esku geldituko dela jendearen arteko distantziak betetzen direla bermatzea, eta argibide gehiago emango ditu, aurreikuspenen arabera, ekainaren 1etik aurrera.