Albisteak
Atzealdea

Kultur Birako ekitaldietarako sarrerak eskuratzen laguntzeko saioak egingo dituzte bihar eta etzi

Aurrez aurreko laguntza saioez gain, bideo tutorial bat ere egin dute, sarrerak modu errazean eskatu ahal izateko.

2020·06·22


Ostiralean aurkeztu zuten, prentsaurrekoan, Usurbilgo Kultur Bira, kultur eskaintza eta osasuna bermatuko dituen egitaraua. Sarrerak modu justuan banatu ahal izateko, Usurbil Kultura webgunea sortu dute, baina teknologiarekin hain iaioak ez direnak sarrerarik eskatu ezinean gelditzeko arriskua tarteko, batetik, bideo tutorial bat egin dute, eta, bestetik, laguntza saioak egingo dituzte.

Laguntza saio horiek bihar eta etzi izango dira, Potxoenean:

  • Asteartea, ekainak 23: goizez, 10:00etan eta 11:00etan; arratsaldez, 17:00etan eta 18:00etan.
  • Asteazkena, ekainak 24: 17:00etan eta 18:00etan.