Eduki publikatzailea

Atzealdea Krisi ekologiko, klimatiko eta soziala, aurtengo Jakin Jardunaldiaren ardatz

Uztailaren 15ean eta 16an izango da Jakin Jardunaldia Usurbilen. Euskal Herrian abian dauden alternatibak ezagutaraztea izango dute helburu jardunaldiek, eta udala ere bertan izango da, atez atekoaz hitz egiten.

2021·05·25


Uztailaren 15ean eta 16an izango da aurtengo Jakin Jardunaldia, Usurbilen, Jakinen, UEUren eta udalaren eskutik. Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? du izenburua, eta izen-ematea dagoeneko zabalik da. Jardunaldian krisi klimatiko, ekologiko eta sozialaren inguruko hausnarketan sakontzea izango dute helburu, Euskal Herrian abian dauden alternatibak ezagutaraztearekin batera. Usurbilgo Udalak ere parte hartuko du jardunaldian, atez atekoaz hitz egiteko.

Hona egitaraua, osorik:

Uztailak 15, osteguna
09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:30-10:00 Ongietorria eta sarrera: Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria), Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea), Lorea Agirre (Jakin-eko zuzendaria).
10:00-10:40 Krisi sozio-ekologikoa, ekonomiatik haratago doan gaitz sistemikoa: Unai Pascual (ekonomilaria eta BC3ko ikertzaile eta Nazio Batuen Erakundearen Bioaniztasunerako eta Ekosistema Zerbitzuetarako Plataformako kidea).
10:40-11:10 Ur berdearen garrantzia krisi klimatikoaren aurrean: Ane Zabaleta (hidrologoa eta UPV/EHUko irakaslea).
11:10-11:30 Atsedena.
11:30-12:00 Klima aldaketa eta kostaldeko arriskuak: Elisa Sainz de Murieta (geologoa eta BC3ko ikertzailea).
12:00-12:30 Euskal Herriko ingurune naturalaren etorkizuna: Arturo Elosegi (UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle katedraduna, Landareen Biologia eta Ekologia Sailean).
12:30-13:00 Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.
13:00-15:00 Bazkaltzeko tartea.
15:00-15:35 Zer da bizitza erdigunean jartzea? Alternatiba antipatriarkalak arakatzen ekofeminismoetatik: Mirene Begiristain (ekonomilaria, agroekologian eta elikadura burujabetzan aditua eta UPV/EHUko irakaslea).
15:35-16:10 Larrialdi klimatiko, metamorfosi ekologiko eta justizia sozialaren haritik borrokatzen: Sabine Endara eta Xabier Harluxet (Bizi! mugimenduko kideak).
16:10-16:40 Uraren kudeaketa Nafarroan: gatazkak eta proposamenak: Belen Ausejo (Urbizi taldeko kidea).
16:40-17:00 Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

Uztailak 16, ostirala
09:30-10:05 Klima aldaketa, glaziarren ikuspuntutik: Ibai Rico (glaziologoa eta UPV/EHUko irakaslea) eta Eñaut Izaguirre (glaziologoa, UPV/EHUko irakaslea eta BC3ko ikertzailea).
10:05-10:25 Abeltzaintza ustiaketa industrialaren ajeak. Nafarroako kasua: Lorea Flores (biologoa eta Hego Euskal Herriko Greenpeace-ko koordinatzailea).
10:25-10:45 Esperientziak: Goiener; Usurbil, atez ate.
10:45-11:05 Atsedena.
11:05-11:45 Esperientziak: Jauregia Etxaldea, Lurgaia Fundazioa.
11:45-12:30 Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.
12:30-13:00 Bukaera ekitaldia.

Xehetasunak
Ikastaro egunak: uztailak 15, 16.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Ordu kopurua: 11.
Xehetasunak: "Mundua krisian dugu. Larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial bete-betean bizi gara. Kolapsatzear, diote aditu askok eta askok, nahiz eta horrela denik ez dugun sentitu. Erregai fosilen agortzea, esate batera, atarian dugu; aldaketa klimatikoaren ondorioz, lur emankorren lehortzea hasi da eta horrekin errefuxiatu klimatikoak; ur eta itsasoen maila goraka dator; bizi dugun pandemia honek naturaren ustiaketa neurrigabearekin, kutsadurarekin eta bioaniztasun galerarekin baduela zerikusirik ari gara ikusten. Zer datorkigu? Aurrerabideak aurrerabide izaten jarraitzen du? Eta zer bide dago ez bada desazkundea? Zer alternatiba ditugu abian Euskal Herrian?".
Matrikulazioa: maiatzak 17-uztailak 9.
Matrikula prezioa: 10 euro.
Oharra: "Covid19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berriak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan".
Informazio gehiago: ueu.eus