Eduki publikatzailea
Atzealdea Kreditu aldaketa onartuta, udalak hainbat inbertsio bideratzeko modua izango du
2022·07·22

Kreditu aldaketa onartu dute, uztaileko osoko bilkuran, hainbat inbertsio bideratzeko. Udal zerbitzuek dituzten premiei eta obligazioei aurre egiteko, beharrezkoa da hainbat gastu berehala egitea, horiek atzeratuz gero sortuko litzatekeen kalteak eragin nabarmena izango lukeelako zerbitzuen kalitatean. Aurrekontuaren exekuzioaren arabera, ordea, gastu partidetan ez dago nahiko krediturik gastu horiei aurre egiteko, eta, breaz, kredituak sortu edo gehitzeko proposamena landu dute, osoko bilkuran: EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dute, eta EAJk abstentziora jo du.
Kreditu aldaketarekin, 495.000 euro gehituko dizkiete 2022ko aurrekontuei, eta sei proiektutara bideratuko dute diru hori:
- Pleno aretoa digitalki egokitzea.
- Pandemia garaiak plenoa digitalki egokitzeko duen beharra mahai gainean jarri du. Hala, altzari berriak erosteaz gain, azpiegitura teknologikoz hornituko dute aretoa. Osoko bilkurak streaming bidez emateaz gain, atzeko gela egokituko dute bilera telematikoak egiteko. Guztira, 67.000 euro bideratuko dira horretara:
- 2022ko aurrekontuetan altzari berriak erosteko 12.000 euro gorde ziren.
- Kreditu aldaketarekin, beste 50.000 euro bideratuko dituzte.
- Pandemia garaiak plenoa digitalki egokitzeko duen beharra mahai gainean jarri du. Hala, altzari berriak erosteaz gain, azpiegitura teknologikoz hornituko dute aretoa. Osoko bilkurak streaming bidez emateaz gain, atzeko gela egokituko dute bilera telematikoak egiteko. Guztira, 67.000 euro bideratuko dira horretara:
- Pelaioenea berritzea eta egokitzea.
- Kalezarko auzo ekipamenduaren eta Emakumeen Etxearen aterpea izango da Pelaioenea, auzotarrekin eta emakumeekin egindako parte-hartze prozesuan hala erabakita. Guztira, 575.000 euro bideratuko dira:
- 2022ko aurrekontuetan jada 500.000 euro jaso ziren.
- Kreditu aldaketarekin, 75.000 euro gehiago bideratuko dira. Exekuzio proiektua ez da aldatu, baina prezioen gorakadak proiektua garestitzea ekarri du.
- Kalezarko auzo ekipamenduaren eta Emakumeen Etxearen aterpea izango da Pelaioenea, auzotarrekin eta emakumeekin egindako parte-hartze prozesuan hala erabakita. Guztira, 575.000 euro bideratuko dira:
- Usurbil 00.
- Garbigune ibiltari bat jarriko dute, gaikako bilketan sakontzeko: astez aste herriko auzo batean egongo da, eta udal-brigadak mugituko du lekuz, astelehenero. Gipuzkoako Aldundiaren dirulaguntza jaso du, eta proiektua lizitaziora aterako dute. Guztira, 40.000 euro bideratuko dira.
- 2022ko aurrekontuetan jasota zeuden 20.000 euro.
- Kreditu aldaketarekin, beste 20.000 euro bideratuko dira.
- Garbigune ibiltari bat jarriko dute, gaikako bilketan sakontzeko: astez aste herriko auzo batean egongo da, eta udal-brigadak mugituko du lekuz, astelehenero. Gipuzkoako Aldundiaren dirulaguntza jaso du, eta proiektua lizitaziora aterako dute. Guztira, 40.000 euro bideratuko dira.
-
San Esteban kalea berritzea.
- San Esteban kalea irisgarri egin eta oinezkoek lehentasuna izateko proiektua idazten bukatzear da udala. Lehenengo fase batean, lurzorua egokitzeaz gain, azpiegiturak berritzeko ere aprobetxatuko dute.
- Kreditu aldaketarekin, 175.000 euro bideratuko dituzte.
- Zaintza ekosistema.
- Parte-hartze prozesuaren bigarren fasean sartuta dago udala: lehenengoan adostutako zaintza ekosistema oinarri, egungo eredua zertan eraldatu behar den definitu eta eraldaketaren inplementaziorako bide-orria prestatzera doa.
- Udalak, hiru urterako lizitazio bat egin du, zaintza ekosistema diseinatzeko parte-hartze prozesua dinamizatu, proposamenak osatzen lagundu eta inplementaziorako aholkularitza tekniko eta juridikoa izateko: Matia Institutuak irabazi du lizitazioa.
- Guztira, 214.000 euro bideratuko dira horretarako, hiru urtetan. Europako funtsetatik 76.200 euro jaso ditu udalak, dirulaguntzetan.
- 2022ko aurrekontuetan jada gordeta zeuden 54.000 euro.
- Kreditu aldaketarekin, beste 20.000 euro bideratuko dira 2022an.
- 2023an, 100.000 euro izango dira, eta 2024an, 40.000.
- Matiaren igogailu berria.
- Matia Kalezarren eraikitzen ari den Zaintzadun Etxebizitzen Auzuneko lanak urte amaierarako amaituta izatea espero dute, 2023 hasieran martxan jartzeko.
- Proiektu horretatik kanpo gelditu ziren N634 errepideko autobus geltoki berria eta igogailua, finantzaketa faltagatik, gerora egiteko konpromisoarekin. Hala, Matiako eta Gipuzkoako Aldundiko arduradunekin lanean aritu da udala azken hilabete luzeetan, proiektu hori gauza zedin.
- Matiarako ez ezik, Kalezarko eta Ugartondoko eremu berrian biziko diren herritarrentzat ezinbesteko azpiegituratzat du udalak, mugikortasun aktibo eta irisgarritasun unibertsala helburu.
- Guztira, 1,2 milioi euro inguruko obra izango da. Matia ari da exekuzio proiektua idazten, eta lortu du finantzaketa, aldundiak bideratutako dirulaguntzen bidez, eta Usurbilgo Udalak ere ekarpen ekonomikoa egingo du: 300.000 euro, bi zatitan (erdia 2022an eta beste erdia 2023an).
- Kreditu aldaketak 2022ko ordainketa ahalbidetuko du (150.000 euro)
- Gainerakoa 2023ko aurrekontuetan jasotzeko konpromisoa hartu du.
Bigarren kreditu aldaketa:
|
Proiektua |
Kredituak |
||
|
Jada gordeta |
Aldaketak |
Behin betikoak |
|
|
Pleno aretoa: ekipamendua eta altzariak |
12.000 |
55.000 |
67.000 |
|
Pelaioenea berritzea eta egokitzea |
500.000 |
75.000 |
575.000 |
|
Usurbil 00 |
20.000 |
20.000 |
40.000 |
|
San Esteban kalea berritzea |
0,00 |
175.000 |
175.000 |
|
Zaintza ekosistema |
54.000 |
20.000 |
74.000 |
|
Matia egoitzara iristeko igogailua |
0,00 |
150.000 |
150.000 |
|
Guztira |
586.000 |
495.000 |
1.081.000 |
2021eko Kontu Orokorrak, onartuta
Uztaileko osoko bilkuran udalaren baliabide ekonomikoekin lotutako bigarren puntu bat ere landu dute. 2021eko kontu orokorrak onartu dituzte, behin betiko: kontu hartzaileak azaldu duenez, jendaurrean egon den tartean ez da alegaziorik izan.
