Eduki publikatzailea
Atzealdea

Korrontzi Dantzan + Orbeldi dantza taldea

Noaua! Elkartearen 2020ko Kulturaldiaren barruan
21 AZA

Korrontzik Mungian (Bizkaia) eman zion hasiera bere ibilbideari Agus Barandiaran trikitilariaren eskutik. Korrontzi inor axolagabe uzten ez duen euskal musika talde bat da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beraien zuzenekoen indarra eta energiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriak transmititzen dituena. Korrontzi euskal musika eta dantza tradizionalaren jai bat da, abangoardiako ikuspuntu batekin. Euskal Herriko kolore eta paisaiak.

Emanaldi hau berezia izango da, Orbeldi herriko dantza taldea ere oholtzan izango delako.

Noiz: azaroaren 21ean, 18:00etan eta 20:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzaileak: Noaua! Kultur Elkartea./ Orbeldi dantza taldea.

Sarrerak: 10€ Lizardin eta Noaua!n aldez aurretik.

Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

Agus Barandiaran - Ahotsa eta trikitixa.

Alberto Rodriguez - Mandolina eta gitarra.

Kike Mora – Baxua.

Iker Lope de Bergara - Alboka, txistu, txirula, caramillo, flauta eta koruak.

Ander Hurtado de Saratxo - Bateria eta perkusioa.