Eduki publikatzailea

Kontzertua: Eneritz Furyak eta Maite Larburu

Noaua! Kulturaldia 2021
13 AZA

Eneritz Furyakek Danena bere azken lana aurkeztuko digu. Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat, popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinpleagatik, kantuen trinkotasunagatik, bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin produzitu nahiz grabatzeagatik.

Maite Larburuk, kRaK bere bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko digu. Helburu anitzekin sorturiko doinuak eta Axut! Antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatziriko musika biltzen dituena. Musika Maite Larburuk idatzia izan da bere osotasunean. Hainbat kanturen hitzak ere Larbururenak dira, baina bada Harkaitz Canok idatzi duenik ere; Raymond Carverren olerki bat eta Amua antzezlaneko gidoitik harturiko esaldiak batzen dituen kantu bat ere bai.

Noiz: azaroaren 13an, 22:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Sarrerak: usurbilkultura.eus -en (10 euro). // Bazkideek 8 €tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.