Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kontzertua: Don Inorrez

Noaua! Kulturaldia 2021
21 AZA

Imanol Ubedaren bakarkako proiektua da Don Inorrez. Bide Ertzean taldearen ibilbidea etetearekin batera jarri zuen martxan, eta 2018an lehen diskoa plazaratu zuen, Mugiro bila, Paco Loco ekoizlearen estudioan grabatua. Zuzenean hiru musikari hauek laguntzen diote: Karlos Aranzegi (bateria), Lutxo Neira (baxua) eta Ruben Caballero (gitarra).

Emanaldi honetan beraien bigaren lana aurkeztuko digute, “Esku hutsik”.

Noiz: azaroaren 21ean, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Sarrerak: usurbilkultura.eus -en (10 euro). // Bazkideek 8 €tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.