Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kontzertua: Basabi eta Kimu

Jexux Artze kultur taldearen udaberriko ekitaldien barruan.
15 MAI

Basabi musika klasikoa eta txalaparta ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musika-tresnen sonoritatea diziplina biziagora eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute. Musikariak: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, RIcardo de Lucas kontrabaxuarekin, Alicia Griffiths arparekin eta txalapartarekin, aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Kimu txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera emango digute Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin.

Noiz: maiatzaren 15ean, 19:00etan.

Non: Sutegin.

Sarrerak: 10 euro, usurbilkultura.eus -en.