Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kontzertua: Basabi eta Kimu

Maiatzean dataz aldatutako emanaldia
5 EKA

Basabi musika klasikoa eta txalaparta ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musika-tresnen sonoritatea diziplina biziagora eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute.

Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin, Alicia Griffiths arparekin eta txalapartarekin, aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera emango digute, Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin.

Noiz: ekainaren 5ean, larunbata, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: 10 euro, usurbilkultura.eus webgunean.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea