Kontzertua: Anari eta Malen&Maddi
Anariren “Epilogo bat” kontzertua. Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beregan utzitako aztarnen berri emateko balio izaten dute ere. Aurretik, ordea, Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga herritarrak izango ditugu oholtzan. Dagoeneko nork ez ditu ezagutzen herriko bi neska hauek eta beraien ahots indartsu eta zoragarriak? Talentua soberan daukaten herritarrak eta emakumeak ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu.
Noiz: azaroaren 20an, 20:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.
Sarrerak: 10€ Lizardin eta Noaua!n aldez aurretik.
Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.