Eduki publikatzailea

Kontzertua: Ameba + Liher

Usurbilgo Kultur Biraren barruan.
03 UZT
Azala

Batetik, Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko hirugarren lan luzearekin datorkigu. Amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusitzat dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute, rock astuna oinarri hartuta. Bestetik, Ameba rock talde usurbildar gaztea izango dugu: estreinako kontzertua izango da Enara Eizagirre, Jon Mikel Azpiazu, Malen Azpiazu eta Aritz Zabaletak osatzen duten boskotearentzat.

Ordua: 22:00etan.

Lekua: Santueneako eskubaloi pistan.

Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman.

*Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez.