Eduki publikatzailea
Atzealdea Aberri Eguna, konfinamendu garaian
Herriko balkoi ugaritan jarri dituzte ikurrinak, eta minutuko isilunea egin dute 12:30ean; kantuan eta txaloka ospatu dute. Udaletxeko ikurrina masta erdian jarri dute, xingola beltz batekin.
2020·04·12
Etxean konfinatuta, baina herritar ugarik egin dute bat Aberri Eguneko ospakizunekin. Hainbat balkoitan jarri dituzte ikurrinak, eta minutuko isilunea egin dute, kantuan eta txaloka amaituz. Usurbilgo Udalak adierazpen instituzional bat onartu du, herriko EH Bildu eta EAJ taldeek adostuta.
Jarraian, Aberri Egunak herrian utzitako zenbait argazki eta bideo.