Eduki publikatzailea
2024·06·03
Kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko epea ireki dute gaur, ekainaren 3an, ekainaren 12ra arte. Ohi bezala, aretoko zein uretako ikastaroak izango dira aukeran, haur, gazte eta helduentzat prestatuak. Izen-emateak Internetez egin behar dira, galdetegi bat beteta.
Aretoko jarduerak.
Helduentzat. Spining, pilates, 3. adina, mantenu gimnasia, “Total Training” eta erditze ondorengoa.
Gazteentzat. Uda kirol (12-16 urte).
Haurrentzat. Kirol txokoak (LH1-6 bitartean) eta eskalada.
Uretako jarduerak.
Helduentzat. Haurdunak (ur jarduerak eta pilates), igeriketa hastapena, igeriketa hobekuntza, errendimendua eta aquagym.
Igeriketa taldeak. Haurtxoak (0-1 urte), haurtxoak (2-3 urte), HH4, HH5, LH1-LH2 eta LH3-LH4+.
Izena emateko lotura: hemen.
Ikastaroen eskuorria deskargatzeko: hemen.
Eskuorria, elebitan: hemen.