Albisteak
Atzealdea
Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea, bihartik irailaren 20ra bitartean
Izen-ematea Internet bidez izango da, galdetegi bat beteta. Kiroldegia ohiko ordutegira itzuli da irailarekin batera.
2023·09·05
Oiardo kiroldegia ohiko ordutegira itzuli da irailarekin batera, eta 2023-24 ikasturterako ikastaroetako izen-ematea abiatzear du: irailaren 6tik 20ra bitartean izango da, Internet bidez. Ohi bezala, haur, gazte eta helduei zuzendutako ikastaroak antolatu dituzte, uretakoak zein lehorrekoak.
Haur eta gazteen izen-ematea: https://t.co/AKTjN6Gtt3
Helduen izen-ematea: https://t.co/otpK0MSKkK
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 07:00–12:30 (igerilekua, 12:15) + 14:30–22:00 (igerilekua, 21:30)
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua, 21:15)
Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:30 (igerilekua, 13:15)