Eduki publikatzailea
Atzealdea Kiroldegiaren irekieran beste pauso bat: rokodromoa, aldagelak eta sauna
2020·07·08
Konfinamendua arintzen hasi zenetik, kiroldegiko espazioak erabiltzeko aukera pixkanaka ireki dute. Bihartik aurrera beste pauso bat emango dute. Batetik, rokodromoa erabiltzeko aukera emango dute, eta, bestetik, gimnasioko aldagelak ere erabilgarri izango dira. Rokodromoan hiru pertsona egon ahal izango dira, gehienez, ordubeteko txanda bakoitzean, eta aurrez hartu beharko da txanda, telefonoz. Gimnasioko aldagelei dagokienez, horren erabiltzaileek aldageletan dutxatzeko aukera izango dute, nahiz eta etxean dutxatzeko gomendioa egin duten. Aforoa mugatua izango da, eta dutxa erabilgarrien kopurua mugatu egingo da.
Astelehenean, sauna irekiko dute. Erabilera kontrolatua izango da: ordubeteko txandak izango dira, hitzordua aurrez eskatuta telefonoz. Txanda bakoitzean erabiltzaile bakar batek egon ahal izango du.