Eduki publikatzailea
Atzealdea Kiroldegiaren eta bertan Covid19aren aurka hartu dituzten neurrien balorazio positiboa egin dute erabiltzaileek
2021·09·06
Gaur, 2021eko irailaren 6an, prentsaurrekoa eman dute Beñat Larrañaga Usurbilgo kirol zinegotziak eta Estibaliz Aldeiturriaga Amuriza kirol teknikariak, Oiardo kiroldegian. Kirolarekin lotutako hainbat nobedaderen berri eman dute.
Kiroldegiaren inguruko inkesta
2021eko ekainean, kiroldegiaren inguruko balorazio inkesta bat betetzeko eskatu zieten erabiltzaileei, eta horren zenbait emaitza aurkeztu dituzte gaur. 124 lagunek parte hartu dute [74 emakume eta 50 gizon].
- Ikastaroen balorazio orokorra
- Ikastaroen balorazioa erabat positiboa izan da: batez beste, 9ko puntuazioa izan dute, eta monitoreen lana nabarmendu dute.
- Covid19aren aurkako neurriak kiroldegian*
- Batez beste, 8 batekin puntuatu dituzte Covid19aren aurrean kiroldegian hartu diren segurtasun neurriak.
- Garrantzitsua da erabiltzaileak seguru eta lasai sentitzea jarduera fisikoa eta kirola egin bitartean, eta nota horrek hala adierazten digu: hartutako neurriak egokiak eta erosoak izan direla erabiltzaileentzat.
- Abiatu berri den ikasturtean ere orain arteko neurriei eutsiko diete kiroldegian.
- Oiardoko erabiltzaileek kiroldegian izan duten konfiantzaren erakusgarri, Larrañagak nabarmendu du, inguruko herrietako kiroldegiekin alderatuta, ikastaroetan izen-ematea altuagoa izan zela Usurbilen: %75eraino iritsi zen, eta inguruko herrietan %66 ingurukoa izan zen.
- Kiroldegiko instalazioak
- Inkesta orokorrago bat ere erantzun dute erabiltzaileek, kasu honetan, kiroldegiko instalazioen ingurukoa. Kasu honetan, 88 lagunek erantzun dute [48 emakumek eta 40 gizonek]. Erabiltzaileek balorazio positiboa egin dute, eta egin dituzten proposamenak aztertuko dituztela jakinarazi du kirol sailak.
*grafikoak, “inkestaren-emaitzak” dokumentuan.
2021/22 ikastaroak: izen-ematea
2021/2022 ikasturteko ikastaroetarako izen-ematea ireki dute gaur, irailaren 23ra arte (biak barne). Hilaren 24an egingo dute zozketa.
Iaz bezala, aurten ere Internet bidez eman behar da izena:
- Helduen izen-ematea: https://labur.eus/HhmXA
- Haur eta gazteen izen-ematea: https://labur.eus/zjwgm
Ikastaroei dagokienez, orain arteko eskaintzari eutsiko dio kiroldegiak. Dena den, badira zenbait berritasun ikastaroei lotuta:
- Haur eta gazteak.
- Igerilekuan, larunbat eta igande eskainiko dira 0-3 urte bitarteko haurrentzako saioak (orain arte, larunbatetan soilik eskaintzen ziren).
- HH4-5. Astean saio bakarreko ikastaroak izango dira, baina lekua izanez gero bigarren saio bat aukeratzeko modua izango dute erabiltzaileek.
- Igerilekuko LHko erabiltzaileen egunak aldatu dira:
- LH1
- Astelehen/ostegun
- Asteazken/ostiral
- LH2
- Astelehen/ostegun
- asteazken/ostiral
- LH3
- Astelehen/asteazken
- Astearte/ostiral
- LH4tik aurrera
- Astelehen/asteazken
- Astearte/ostiral
- LH1
- Eskalada ikastaroa.
- LHko haurrentzako eskalada ikastaroak berreskuratuko dituzte.
- Helduak.
- HIT [intentsitate handiko entrenamendua].
- Intentsitate handiko entrenamendua.
- Talde txikietan egingo da: intentsitate altuko eta deskantsuko tarteak dituen jarduera.
- Konbinatua
- Jarduera desberdinak batzen dituen ikastaroa, erabiltzaileen nahiaren arabera moldatuko dena (spinning, jumping...).
- Usurbil Barrena ▪ Kirola herrian zehar, kalean, egiteko ikastaroa.
- HIT [intentsitate handiko entrenamendua].
Inbertsioak eta hobekuntzak
- Zita telematikoa
- Kirol instalakuntzak erabiltzeko txandak Internet bidez hartzea ondo baloratu zuten erabiltzaile zein langileek, eta horri eutsiko diote ikasturte berrian ere.
- Gune soziala
- Kiroldegiko sarrera handitu da, eta kafe makina eta janari-edari makinak jarri dituzte erabiltzaileentzat.
- Edukiera eta segurtasun neurriak errespetatu behar dira.
- Sauna
- Hilaren amaieran sauna berria jarriko dute igerilekuan.
- Sauna erabiltzeko txandak eta arauak hilabete bukaeran jakinaraziko dituzte.
- Areto berria
- Garai batean harrerako langilearen etxea zena areto bihurtuko da, sauna mugituko dutela aprobetxatuz. Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako ikastaroen eskaintza zabaltzeko aukera emango du, baita herriko eragileek euren beharretarako erabiltzeko ere.
- Haraneko harmailak
- Jarrita daude, baina oraindik ez daude erabilgarri: aulkiak eta barandak jartzea falta da.
- Kiroldegiko harmailak
- Eskubaloi pistako harmaila berriak udan jartzekoak ziren, baina kontratazio prozesuko gorabehera bat tarteko, atzeratu egin da. Aurreikuspenen arabera, azaroan jarriko dituzte.
- Udarregiko frontoia
- Udarregi ikastolak Agerialdeko frontoia estaltzeko lanak egin ditu udan. Aldi berean, ezker paretan saneamendu eta drainatze lanak egin ditu udalak, frontoia estaltzeko beharrezkoa baitzen. Iraila amaieran erabilgarri izango da.