Eduki publikatzailea
Atzealdea Kiroldegiak ordutegi zabalagoa izango du, 2026tik aurrera
2025·12·17

Oiardo kiroldegiak ordutegi berria izango du, 2026ko urtarrilaren 2tik aurrera, erabiltzaile kopurua aztertu ostean. Hala, lanegunetako ordu kopurua aldatuko ez bada ere, goizago ireki eta itxiko da: asteburuetan gehituko dira orduak, ordu eta erdi gehiagoz. Guztira, urtean, 96,5 ordu gehiago irekiko da kiroldegia 2026an: datorren urteko egutegia ere prestatu dute.
Eguneko garaiaren arabera kiroldegiak izaten duen erabiltzaile kopurua izan da erabakia hartzeko arrazoi nagusia. Kirol sailak azaldu duenez, 07:00etan irekitzeko orduan jende ilara izaten da. Iluntzeetan, aldiz, 21:00etatik aurrera erabiltzaile abonatu bat edo bi baino ez dira sartzen. “Uste dugu aldaketak jendeari jarduera fisikoa egiten lagundu diezaiokeela lanera joan aurretik, baita ostalaritzan edo merkataritzan lanean aritzen direnei ere, hau da, 25-65 urte bitartekoei”. Hala, ordu-erdi lehenago irekiko da egunero (06:30ean lanegunetan, 08:30ean neguko asteburuetan), eta ordu-erdi lehenago itxiko da lanegunetan, 21:30ean (larunbatetako itxiera ordua orain arteko berdina izango da, 21:30ean).
Gauetan lehenago ixteak, batik bat, pistan entrenatzen duten UKE Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeei eragiten die. Elkartearekin hitz egin ostean, “irteera autonomoa” izatea adostu dute, beste hainbat kiroldegitan egiten den ereduari jarraituz: harrerako langileak kiroldegia ixtean (ordutegi berriaren arabera, 21:30ean), entrenatzen geldituko lirateke taldeak, gehienez ere 22:00 arte, eta argiak itzali beharko lituzkete alde egiterakoan. Alarma, ohiko ordutegian egongo da programatuta.
Horrekin batera, UKE-k ordutegiak egokitzeko eskaera ere egina dio udalari, asteburuetako partidak uztartzeko arazoak tarteko. Kirol sailaren esanetan, ezin izaten dituzte egoki uztartu, “partida gehiegi daudelako kiroldegiak duen ordutegirako”. Horrek bultzatu du, batik bat, igandeetako itxiera ordua ikasturtean zehar ordu eta erdiz atzeratzea.
Kiroldegiko egutegia (2026): hemen.
|
KIROLDEGIKO ORDUTEGI BERRIA (2026) |
|
|
NEGUA irailetik ekainera |
UDA uztaila eta abuztua |
|
Lanegunak: 06:30-21:30 Larunbatak: 08:30-21:30 Igandeak eta jaiegunak: 08:30-14:30 |
Lanegunak: 07:00-20:15 Larunbatak: 09:00-13:00 Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:00 |
