Eduki publikatzailea

Atzealdea Kiroldegia: azken dekretuak dakartzan aldaketak

Besteak beste, ordutegia zabalduko da, astelehenetik ostiralera, 22:00 arte eta kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dira astelehenetik aurrera.

2021·05·13


Igandean, maiatzaren 9an, indarrean sartu zen dekretuak zenbait aldaketa eragingo ditu Usurbilgo Oiardo kiroldegian datorren astelehenetik aurrera (maiatzak 17). Honakoak:

  • Kiroldegiko aldagelak berriro irekiko dira, eta dutxak erabili ahal izango dira. Dutxatzean izan ezik, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da aldagelan.
  • Kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du:
    • Astelehenetik ostiralera: 07:00 / 12:30 + 14:30 / 22:00
    • Larunbatetan: 09:00 / 21:00
    • Igandetan: 09:00 / 13:30
  • Ordutegi zabalagoarekin, kirol elkarteek erabilera zabalagoa egin ahal izango dute, eta gimnasioko erabiltzaileek ere txanda bat gehiago izango dute (kardio gunean eta pisu libre eremuan): 21:00-22:00takoa, alegia.
  • Ikastaroei dagokienez, 6ko azpitaldeen antolaketa berreskuratuko da.
  • Aldaketak gimnasioko eremuetan:
    • 10 plaza egongo dira kardio eremuan, eta plaza hori hartzen dutenek kardio makinak zein indar makina gidatuak erabili ahal izango dituzte, beti ere orain arte bezala higiene neurriak betez.
    • Pisu librearen eremuan edukierak 3 pertsonakoa izaten jarraituko du.
  • Futbol taldekoek Harane 22:00ak arte erabili ahal izango dute astelehenetik aurrera.