Albisteak
Atzealdea

Kirol teknikari lanposturako izen-ematea, zabalik

Kirol teknikaria oposizio-lehiaketa askez hautatzeko prozesua abiatu du udalak. Gaurtik ekainaren 3ra bitartean izango da izena emateko epea.

2022·05·09


Udalak kirol teknikaria oposizio-lehiaketa askez hautatzeko prozesua abiatu berri du. Deialdia eta oinarriak GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean ere argitaratu dute, maiatzaren 7an. Hala, prozesuan izena emateko epea ireki da gaur, eta ekainaren 3ra arte egongo da zabalik: udalaren zerbitzu telematikoen bidez edo udal-erregistroan egin ahal izango dute. Lanpostu hori udalaren 2020ko Enplegu Publikoetako Eskaintzan jasoa zen, eta, deialdiarekin eta oinarriekin batera, azterketarako gaitegia ere argitaratu dute GAOn.

Loturak: