Eduki publikatzailea

Kalezartarren kale-antzerkia: 'Herribildu'

06 AZA

Mendeetako gertakizun eta Usurbildarren joan-etorrien ondorena da egungo Usurbil. Gure historiaren ezagutzak, garai haietara gerturatu eta haiek ulertzen laguntzen digu. Nahi horretan Kalezarko auzotarrek, herribildu izendapenaren 650. urtemuga aitzakia harturik, eta gure historiaren aitortzan, usulbildarren eta bereziki kalezartarron hainbat gertakizun historiko antzeztuko ditugu.

Noiz: azaroaren 6an, 12:00etan.

Non: Kalezarko Belmonte kalean.

Antolatzailea: Belmonte auzo elkartea.