Eduki publikatzailea
Komunikazioa
Orain dela 4 Urteak aldatuta.
Tokiko Gobernu Batzordetik pasatu zuten Matia Fundazioaren proiektua: obra hasteko baimena ematearekin batera amaitu dira zaintzadun etxebizitzen auzunearen udal-tramitazio guztiak. Lanak martxoko lehen hamabostaldian hasiko direla aurreikusi dute.
2020·02·06
Kalezarren egingo duten zaintzadun etxebizitzen auzunearen urbanizazio proiektua onartuta, Matia Fundazioak eraikitzen hasteko baimena du. Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuten, eta horixe izan zen proiektua gauzatzeko azken udal-tramitea. Urte luzeetan komentua izandakoan egingo du Matiak auzunea: lanak martxoko lehen hamabostaldian hasiko direla aurreikusi dute. Hitzarmen sozial bat lantzen ari dira orain, hainbat zerbitzuren arteko integrazioa lantzeko.