Eduki publikatzailea

Atzealdea Kale Nagusiko zenbait aparkaleku, ‘Hiru olatuak’ filmaren grabaketarako erreserbatuta

Paul Urkijok ‘Hiru olatuak’ filmaren zenbait pasarte grabatuko ditu Sarobe jauregian egunotan. Kale Nagusiko aparkaleku erreserbak azaroaren 3tik azaroaren 6ra bitartean izango dira.

2026·11·02


Paul Urkijok Hiru olatuak bere hurrengo filmaren zenbait pasarte grabatuko ditu, Usurbilen. Grabaketak, zehazki, Sarobe jauregiaren barruan izango dira. Batik bat, Kale Nagusiko aparkalekuetan izango du eragina: bihar arratsaldeko 18:00etatik hasita, ostiral iluntzeko 20:00 arte, zenbait aparkaleku erreserbatuta izango dituzte. Grabaketak barrualdean izango badira ere, tarteka trafiko-mozketa puntualak ere eragin ditzake: arduradunek azaldu dutenez, mozketa motzak izango dira. Potxoenea ere erabiliko dute egunotan, aldagela gisa.

Urkijoren laugarren film luzea izango da Hiru olatuak.