Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kabareta: 'Esnatu naiz'

Euskaraldiaren barruan
28 AZA

Euskaraldiko egitarauaren barruan, Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza Deialdian aipamen berezia jasotako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbita egiten digu.

Noiz: azaroaren 28an, 19:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: doakoak. Edukiera mugatua denez, sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.