Eduki publikatzailea

Jakin Jardunaldiak: 'Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak'

22 EKA 23 EKA

Nola aldatu dira Euskal Herriko mugimendu sozialak azken hamarkadetan? Ze egoeratan daude gaur egun? Eta pandemiak, nola erasan die gizarte mugimenduei? Belaunaldi berrien segida, militantzia-ereduaren bilakaera, mobilizaziorako eta ekintzarako praktikak eraberritzea... auzi asko aipatzen dira gizarte mugimenduen gaur egungo egoeraz eta erronkez aritzerakoan. Testuinguru berri horretan, nola antolatzen dira mugimenduetako kideak? Nola sortzen dira mugimendu berriak? Lehengo eta oraingo borrokak, betikoak eta berriak, nola josten dira? Ze elkargunetan, aliantzarako ze espaziotan, egiten dute bat mugimendu sozialek? Eta nolakoa da erakunde publikoekin duten harremana?

2023ko Jakin jardunaldiak plaza eskaini nahi du elkarrekin pentsatzeko Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka.

Noiz: ekainak 22 eta 23

Non: Artzabalen.

Ordutegia: Osteguna- 9:00-17:30 / Ostirala: 9:30-13:30

Prezioa: 10 € Izen ematea: Ekainaren 15a baino lehenago.

Informazio gehiago: www.ueu.eus

Antolatzaileak: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Jakin eta Usurbilgo Udala.