Eduki publikatzailea
Atzealdea Jabetza eskolako ikastaroetan izena emateko epea, irailaren 14tik 25era
2026·09·07

Usurbilgo Emakumeon Etxeak urritik urtarrilera bitarteko programazioa osatu du: egunotan banatuko da, etxez etxe. Ohi bezala, izaera desberdineko eskaintza osatu du: jabetza eskolako ikastaroez eta aholkularitza zerbitzuez gain, kultur ekitaldiak eta hitzaldiak izango dira. Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 14tik 25era bitartean izango da: emakumeonetxea@usurbil.eus helbidera idatzita, 943 73 71 12 telefonora deituta, Whatsapp bidez 688 63 44 39 telefonora idatzita edo Emakumeon Etxera joanda egin daiteke.
Jabetza eskolako ikastaroen artean, aurrez eskaini izan direnak zein estreinakoz eskainiko direnak antolatu dira, talde sustatzailearen eta ekaineko topaketan jasotako ekarpenak aintzat hartuta.
Jabetza eskolako ikastaroak
- Twerk (booty dance), Ikerne Mendieta Uskolarekin.
- Oinarrizko elektrizitate ikastaroa, Zubietako Lanbide Eskolako emakumeen eskutik.
- Zoru pelbikoa, Eneritz Gallastegi Lazkanorekin.
- Batukada feminista, Arantza Albizu Escobar eta Ainara Sarasketa Alberdiren eskutik.
- “Emakume filosofo errepublikazaleak etxe bila erbestean”, Marisa Hurtadoren eskutik.
- “Arnasa hartu eta sentitu”, Johanna Bermeoren eskutik (Maitelan zaintza kooperatiba).
- Mendi irteerak, Patri Espinar Labianekin.
- Biodantza, Eider Zuriarrain Bergararekin.
Aholkularitza zerbitzuak
- Zaintzaile profesionalentzako arreta aholkularitza, Maitelan zaintza kooperatibaren eskutik.
- Aholkularitza juridiko eta psikosoziala, Irule Abokatuak taldearen eskutik.
- Aholkularitza psikologikoa, Sortzen aholkularitza taldearen eskutik.
Kultur ekitaldiak
- Urriak 1. “Bizitza baten txatalak, andre bat lurrari emana” liburuaren aurkezpena, Onintza Enbeita idazlearekin.
- Urriak 21. “Emakumea, gorputz-irudia eta kirola: presioetatik ongizatera”, Naroa Mirallesen eskutik.
- Azaroak 13. “Emakumea eta ariketa fisikoa”, Agurtzane Alkorta Urdampilletaren eskutik.
- Abenduak 17. “Zerua hemen” liburuaren aurkezpena, bertsotan. Bertan izango dira Oihana Arana egilea eta Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariak.
- Urtarrilak 21. “Itzali eta piztu” bertso-saio musikatua.
Liburutegi feminista
Liburu feministak maileguan hartzeko aukera eskaintzen da, urte guztian.
Harrera ordutegi berria
Programazioaren eskuorrian berri ematen denez, Emakumeon Etxeak harrera ordutegi berria izango du 2026-2027 ikasturtea hastearekin batera, zerbitzua hobetzeko helburuarekin: astearte eta ostegunetan izango da, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Programazioa (PDF): hemen.
