Eduki publikatzailea
Atzealdea Jabekuntza Eskola: izen-ematea, irekita
2020·09·29
Azken urteetan egin bezala, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak Jabekuntza Eskola antolatu du, eta izena emateko epea ireki berri du. Zehazki, bi ikastaro eskainiko dituzte. Bata, biodantzarena, Elen Kortaxarenarekin. Bestea, Pepa Bojorekin, “Autoestima, emociones y empoderamiento en tiempos de Covid19” [gaztelaniaz izango da]. Izena emateko, haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute, 943 37 71 10 telefonoan edo parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean.
Ikastaroen data eta tokia zehazteko dago oraindik. Izena emandako jende kopuruaren arabera erabakiko dute zein areto izan daitekeen egokiena, Covid19-arekin lotutako segurtasun neurriak bermatuko dituena.