Eduki publikatzailea
Atzealdea Israelek Palestinako herriari egiten dizkion giza eskubideen urraketak salatu ditu Usurbilgo udalbatzak, aho batez
2021·05·28
Usurbilgo udalbatza osatzen duten hiru alderdiek aho batez onartu dute Palestinaren aldeko adierazpen bat. Horrez bidez, Israelek Palestinako herriari egiten dizkion giza eskubideen urraketak salatu dituzte.
Honakoak dira egindako eskaerak:
- Israelek Palestinako herriari egiten dizkion giza eskubideen urraketak salatzen ditu. Ildo horretan, nazioarteko komunitateari dei egiten diogu erasoaldi militar hori errepikatu ez dadin eta elkarrizketarako zein negoziaziorako bideei eusteko, Mahmud Abbas Palestinako presidenteak Europako erakundeen laguntzarekin Nazioarteko bake Konferentzia bat egiteko egindako eskaera babestuz.
- Nakbaren 73. urteurrenean, Israelek lurralde palestinarrak legez kanpo okupatzea salatu eta gaitzesten du, eta aldi berean, elkartasuna eta konpromisoa adierazten du herri palestinarraren giza eskubideen defentsarekin, Nazioarteko Zuzenbideak ezartzen duen bezala.
- Palestinarako laguntza humanitarioa indartzeko eskatu die euskal erakundeei, pandemiak are gehiago areagotu baitu haien egoera.
Adierazpena, osorik.