Eduki publikatzailea

Atzealdea Irailaren 8an hasiko dira San Esteban kalearen beheko zatia egokitzeko lanak

Aurreikuspenen arabera, bi hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko. Bitarte horretan, oinezkoek Etxealdiara jaisteko aukera izango dute, eskaileretatik; ibilgailuek, ordea, ezingo dute kalea zeharkatu, eta Bizkarre kaletik egin beharko dira joan-etorriak.

2025·09·01


Irailaren 8an hasiko dira San Esteban kalearen beheko zatia egokitzeko lanak, azkenik. Goiko zatia gauzatu zuen enpresa berberak eskuratu du bigarren lizitazioa ere, Sasoi Eraikuntzak, 210.164,58 euroan: bi hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko. Trenera doan zatia eta Etxealdiko beheko eremura daraman bide zatia egokituko dira, eta lanak amaitutakoan, itxura bateratua izango du kaleak, goitik behera. Goiko zatian bezala, behekoan ere lur azpiko azpiegiturak berritzeko aprobetxatuko dira obrak.

Lanak egin bitartean, San Esteban kaletik Etxealdiara jaisteko aukera izango dute oinezkoek, erdialdean dauden eskaileren bidez. Ibilgailuek, ordea, ezingo dute kalea zeharkatu, eta Bizkarre kaletik egin beharko dituzte joan-etorriak.