Eduki publikatzailea

Ipuin-herriko berriak

03 URT

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, "ipuin-herriko berriak" egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira, baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Gozatu euren abentura dibertigarriez ipuin zirraragarri honetan.

Noiz: urtarrilaren 3an, 17:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: 3 euro. Sarrera kopuru mugatua, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Nori zuzendua: publiko guztientzako egokia.

Iraupena: 80 min.

Urtea: 2020.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.