Eduki publikatzailea

Iparraldeko Bernat Etxepare Lizeoari laguntza eskaintzeko ekitaldia, larunbatean, Usurbilen

Usurbilen ere elkartasuna adierazi eta laguntza emateko apirilaren 8an Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak Usurbilera etorriko dira, bi ikastolen arteko elkarlanean, hurrengo egitaraua garatzeko:

2017·04·05


Iparraldean euskara hutsean (Hegoaldeko D ereduan) garatzen den Seaskako Bernat Etxepare Lizeoak, Seaska izaten ari den hazkundea dela eta, eraikin berria irekiko du datorren ikasturtean. Izan ere, lizeoa uneko lizeoa txiki geratu baita dituen 15 eta 18 urte bitarteko 265 ikasleentzako. Eraikin berria eta berau hornituko dituzten baliabideak lortzeko, 300.000 € behar dira, eta, horretarako, Etxepare Lizeoak "Hazten gaitu, Hazten dugu"kanpainari ekin dio laguntza jasotzeko.

Hori dela eta, larunbat honetan, apirilaren 8an, Usurbilek bere laguntasuna helaraziko die lizeoko ikasle eta gurasoei. Izan ere, Etxepare lizeoko arduradunek ekimen berezi bat jarri dute martxan: 30, 50, 100 edo euro gehiagoren truke, sagarrondo bat emango diete laguntzaileei. Horrela, ostiral honetan bertan, Zubietako eta Aginagako eskola txikietako ikasleek sagarrondo bana landatuko dute.

Ekitaldi ezberdinak

Usurbilen ere elkartasuna adierazi eta laguntza emateko apirilaren 8an Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak Usurbilera etorriko dira, bi ikastolen arteko elkarlanean, hurrengo egitaraua garatzeko:

- 10:00: Udal ordezkarien harrera Etxepare lizeoko ikasleei.

- 10:30: Udarregi Ikastolaren atarian: Bernat Etxepare Lizeoa babesteko sagarrondoen landaketa

- 11:00: Frontoian. Sagastien Paisaia Kulturala ezagutzeko ibilaldia Jakoba Errekondoren eskutik (Bernat Etxepareko eta Udarregiko ikasleak eta nahi duen guztiak Sagastiak ezagutzeko aukera izango du).

- 13:00: Dantza Eguneko ekitaldia.

- 14:00: Ikasleen arteko bazkaria Aitzaga Elkartean

- 11:00-14:00 eta 17:00-19:00: Etxepare Lizeoaren Sagarrondo postua Dema plazan.