Albisteak
Atzealdea

Intsignis eta itsas pinuz osaturiko basoa moztuko da datozen asteetan Andatzan

Gipuzkoako Foru Aldundiak Basalan Arrospide SL enpresari esleitu dio lana, eta 13 hektarea inguruko eremuan arituko dira, aurreikuspenen arabera, bi hilabetez.

2021·06·24


Datozen asteetan, Intsignis eta itsas pinuz osaturiko basoa moztuko du Basalan Arrospide SL enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako sailak lanak hari esleitu ostean. Guztira, 13 hektarea inguruko eremuan arituko da, eta bi hilabete iraun dezakete lanek. Hain zuzen, Armiarmategi eta Erroizpe inguruko magaletan dagoen 59 urteko basoa da moztuko dutena, eta 4.167,18 m3 egur ateratzea aurreikusi dute.

Epe laburrean hasiko dira lanean, eta bertatik ateratako egurra Txokoaldetik eta Santuenetik aterako dute, San Estebandik barrena.