Eduki publikatzailea
Atzealdea Indar entrenamendu ikastarorako lau talde osatu dira, izandako harrera tarteko
2025·05·08

Indar entrenamendu ikastarorako izen-emate kopuruak ikastarorako gordetako plaza kopurua laukoiztu du: 140 emakumek eman dute parte hartzeko izena. Hori dela eta, talde bakarra beharrean lau osatu dira, adinaren arabera, tarte bakoitzean helburu zehatzagoak lantzeko aukera izango delakoan.
Ikastaroa hiruna orduko bi saiokoa izatea proposatu zen, hasieran: maiatzaren 10ean eta 31n, 10:00etatik 13:00etara. Izen-emate altua tarteko, eta denei parte hartzeko aukera emateko helburuarekin, adinaren araberako lau talde osatu dira, azkenean.
Honela gelditu dira taldeak:
- Maiatzak 10 eta 31: 49 urtetik 56 urtera bitarteko taldea.
- Ekainak 7 eta 28: 56 urtetik gorakoak.
- Urrian (datak zehazteke): 40 urtetik 48 urtera bitarteko taldea.
- Azaroan (datak zehazteke): 16 urtetik 40 urtera bitarteko taldea.
Urriko eta azaroko saioen datak zehazteke daude: horiek finkatutan deitu edo idatziko diete izena emandakoei, daten berri eman eta asistentzia konfirmatu dezaten.
Informazio gehiago, kiroldegian: 943 37 24 98 edo kirola@usurbil.eus
