Eduki publikatzailea
Atzealdea
Inaugurazioa: 'Lurra eman' eskultura
4 EKA
Usurbilgo Udalak Covid19-aren ondorioz hil diren edo sufritu duten herritarrak oroitzeko gune bat eskaini nahi die herritarrei. Bizkarreko parkean egokitu dute gune hori, Jokin Eizagirre herriko sortzaileak egindako ‘Lurra eman’ izeneko eskulturarekin: oroitzapen eta elkartasun gune ez ezik, itxaropenerako gune izateko bokazioa du. Herritar oro dago gonbidatuta inaugurazio ekitaldira.
Noiz: ekainaren 4an, 12:30ean.
Non: Bizkarreko parkean.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.