Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikasturtean landutako ingurumen gaiak hizpide, udalbatza berezian

Eskola Agenda 2030 programaren barruan, lehorreko ekosistemak landu dituzte Udarregi ikastolako ikasleek; basoak, zehazki. Egindakoen berri eman diote Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateari.

2021·06·17


Ezohiko osoko bilkura egin dute gaur Usurbilgo udalean: maila desberdinetako ikasleek ikasturte honetan Eskola Agenda 2030 programaren barruan landutakoak azaldu dizkiote Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateari. Lehorreko ekosistemak landu dituzte, zehazki, basoak. Ikasturtean landutakoa txosten batean bildu dute, eta proiekzio baten bidez egin dute aurkezpena.