Eduki publikatzailea
Atzealdea Ikasturte hasiera kiroldegian: ikastaroak, txandak eta ordutegia
2020·08·27
2020-2021 ikasturterako azken prestaketa lanak egiten ari da kiroldegia. Batetik, ohiko ordutegiarekin funtzionatuko du asteartetik aurrera, irailaren 1a [behean]. Bestetik, aldaketa nagusia igerileku handian izango da: ekainean zabaldu zutenetik, igerilari bakarra baimendu izan da kale bakoitzeko, eta, hemendik aurrera bi izango dira, eskari kopuru altua dela eta.
Hainbat ikastaro ere eskainiko dituzte ikasturte berriarekin batera: osasun krisia baino lehenagoko eskaintza ia bera izango da. Dena den, erabiltzaile gutxiago hartuko dituzte talde bakoitzean, areto bakoitzaren edukieraren arabera, euren artean distantzia mantendu ahal izateko. Hurrengo egunetan xehetasun gehiago jakinaraziko dituzte.
Ordutegia, irailaren 1etik aurrera
Lanegunak: 07:00-12:30 / 14:30-22:00 [igerilekua: 12:15 eta 21:00].
Larunbatak: 09:00-21:30 [igerilekua: 21:00].
Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:30 [igerilekua: 12:45].
Ikastaroetan izena emateko egutegia
Irailaren 7tik 13ra: ikastaroetan aurretikako izen-ematea, Internet bidez.
Irailaren 14tik 20ra: ate irekiak.
Irailaren 14tik 30era: izena emateko epea.
Urriaren 1a: ikastaroen hasiera.
Gimnasioko eta igerilekuko txandak, ordutegi berrira egokituta eta desinfekzio tarteak