Eduki publikatzailea
2021·09·15
Azken urteetan egin bezala, udalak martxan jarri du Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea, kontsultak modu presentzialean eskainiz. Udalak usurbildar guztiei doan eskaintzen dien zerbitzua da: sexuarekin lotutako zailtasunak bideratzeko aholkularitzaz gain, bestelako kontsultak ere egin daitezke horren bidez. Hitzordua aurrez hartu behar da, 697 919 516 telefonora deituta edo sexuaholku@usurbil.eus helbidera idatzita.
Sexune taldeko Elene Jimenez sexologoa da zerbitzuaren arduraduna. Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, edozein zalantza argitzeko eskainia, eta banaka, binaka zein taldean egin daitezke kontsultak, nahi izanez gero.
Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunearekin harremanetan jartzeko beste bide bat sare sozialak izan daitezke: Facebooken duen orrialdean, esaterako.