Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ikastaroa: 'Mujeres que ya no sufren por amor: autoestima y autocuidado feminista'

25 IRA 26 IRA
Azala

Tailer honetan autoestimua, norbere buruaren ezagutza eta ahalduntze pertsonal zein kolektiboa landuko ditugu. Gure burua gehiago eta hobeto maitatzen ikasiko dugu, eta maitasunaz gozatu ahal izateko oinarriak zaintzen. Tresnak garatuko ditugu berdintasunezko bikote osasuntsuak sortzeko, tratu txar zein indarkeria orotik aske. Bakardadeaz, eta bizitzeko eta menpekotasun emozionalari aurre egiteko sare afektiboek duten garrantziaz ariko gara.

Hizlaria: Coral Herrera.

Nori zuzendua: emakumeei.

Prezioa: doan.

Hizkuntza: gaztelania.

Tailer bera bi egunetan egingo da: ostiral arratsaldean 15:00-20:00 eta larunbat goizean 9:00 – 14:00. Bi tailerretarako jendea osatuko ez balitz, bakarra egingo litzateke.

Izen-ematea: edukiera mugatua da. Aldez aurretik izena eman behar da. parekidetasuna1@usurbil.eus edo 943377110

Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Parekidetasun Saila.